30.03.23

Zubietako Mubil Hubek bere ekosistema estrategikoa handitu du; hain zuzen ere, Vicomtech sartu da

Teknologia-zentroak mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizaturako espazio bat kudeatuko du.

Teknologia-zentroak mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizaturako espazio bat kudeatuko du.

Teknologia-zentroak mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizaturako espazio bat kudeatuko du.

Zubietako Mubil Hubek beste urrats bat egin du mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotuta dagoen guztian ezagutza estrategikoaren hainbat arlo hartzen dituen ekosistema bihurtzeko. Vicomtech teknologia-zentroa Zubietako Mubil Huben sartu da, Mubilen behin betiko egoitzaren ondoan (eraikitzen ari dira orain), mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizaturako espazio bat kudeatzeko. Horrela, Cidetecek, Tecnaliak eta Ceitek egin zuten berdina egin du (horiek urrian jakinarazi zuten Zubietako Mubil Huben sartuko zirela).

Instalazio berriekin (Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Vicomtechek % 50ean finantzatuko dituzte), indartu egingo da teknologia-zentroak garraioaren eta mugikortasun adimendunaren arloetan egiten duen ikerketa eta garapen guztia eta, aldi berean, Mubilekin dituen sinergietan sakonduko da. Vicomtechek hazkunde handia izan du «zero emisio eta zero istripu» ereduaren arloan eta, Zubietako hubean sartzeari esker, aurrera egin ahalko du mugikortasun adimendunean ezinbestekoa den arlo horretan.  Hori guztia ibilgailu konektatu eta automatizatuak sartzearen testuinguruan. Horrek garraio osasungarriago, seguruago, eskuragarriago, jasangarriago, errentagarriago eta orekatuagoaren paradigma dakar.

Vicomtech sartzeak indar handiagoa emango dio Mubil Hubi, arlo horretan dituen teknologia- eta ikerketa-gaitasunak sendotuko baititu, lehiakortasuna sustatzeko eta Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloan nazioartean posizionatzea bultzatzeko.

Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.