06.06.23

Alderantzizko misio komertzialak MUBIL Hub-eko enpresentzat.

MUBILek, Gipuzkoako Bazkundea euskarri duela, alderantzizko misio komertzialak antolatzen ditu MUBIL Hub-eko enpresentzat.

Alderantzizko misio komertzialak MUBIL Hub-eko enpresentzat.

Industria azpikontratistaren sektoreak EAEn duen garrantziaz jabetuta, MUBILek, Gipuzkoako Bazkundea euskarri duela, alderantzizko misio komertzialak antolatzen ditu MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloko enpresentzat.

Lehenengoa 2022ko azaroan egin zen eta, harrezkero, urtean gutxienez alderantzizko misio komertzialeko ekitaldi bat proposatzen da.

Ekitaldiak nazioarteko hainbat enpresatako erosleak biltzen ditu,pieza, osagai eta multzo azpikontratatuen hornitzaileak bilatzen dituztenak.

Topaketa horien helburua da banakako bisita espezifikoak antolatzea nazioarteko enpresetako erosketa-arduradunen eta erosleen beharrei konponbide lehiakorrak eskaintzeko gai diren MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloko azpikontratisten artean.

Euskadi puntako eskualdea da eta industria azpikontratistan espezializatutako industria garrantzitsua du. Izan ere, euskal enpresen % 27 baino gehiago enpresa azpikontratistak dira.

Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.