Novac italiarrak eta Battbelt arrasatearrak irabazi dituzte MUBIL Mobility Awards sariak, bateriak hobetzeko proposamen iraultzaileei esker
Italiako Novac startup-ak lehen sariaren 12.500 euroak irabazi ditu, eta Battbelt arrasatearrak, berriz, bigarren sailkatuaren 4.000 euroak. Biek beste 18.500 euroko finantzaketa lortu dute beren proiektuak Euskal Herriko eragileekin lankidetzan garatzeko, eta MUBIL Hub-en parte izango dira. Gainera, 12 hilabeterako lan-eremua izango dute, eta MUBIL Mobility Expo topaketan (mugikortasun jasangarriaren industriaren topagune profesionala) stand propioa izateko eta zabalkundea lortzeko aukera izango dute 2026ko edizioan.
Mugikortasun jasangarria iraultzen ari diren ideiek MUBIL Mobility Awards sarietan aurkitu dute beren agertokia gaur arratsaldean, eta bi proposamen berritzailek jaso dute saria. Italiako Novac startup-ak lehen sariaren 12.500 euroak irabazi ditu, eta Battbelt arrasatearrak, berriz, bigarren sailkatuaren 4.000 euroak. Biek beste 18.500 euroko finantzaketa lortu dute beren proiektuak Euskal Herriko eragileekin lankidetzan garatzeko, eta MUBIL Hub-en parte izango dira. Gainera, 12 hilabeterako lan-eremua izango dute, eta MUBIL Mobility Expo topaketan (mugikortasun jasangarriaren industriaren topagune profesionala, Europan erreferentziazkoa) stand propioa izateko eta zabalkundea lortzeko aukera izango dute 2026ko edizioan.
Bi proiektu horiek aurkeztutako 56 hautagaitzen artean gailendu dira (horietatik 23 nazioartekoak dira), eta etorkizunerako funtsezkoa den sektore honen eraldaketa gidatzeko potentzial handia erakutsi dute. Novac proiektuak ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileei soluzioak ematearen alde egin du apustu, baterien efizientzia eta errendimendua hobetzeko superkapazitatzaile solidoak erabiliz. Alessandro Fabbrik azaldu duenez, energia-bateriak eta superkapazitatzaileak (beren energia guztia segundo gutxitan askatzeko gai direnak) konbinatzen dituzte, autonomia eta potentzia aldi berean lortzeko. Hala, baterien pisua eta bolumena murriztea lortu dute, eta, aldi berean, sistemaren eraginkortasuna handitzea. Gainera, superkapazitatzaile solidoak erabiliz, bateriak askoz seguruagoak eta moldagarriagoak dira.
Bestalde, Battbelt arrasatearrak kudeaketa mekanikoko sistema bat aurkeztu du, euren bizitza baliagarria luzatzeko gai diren bateriak konprimitzen dituena. Javier Zurbituk material adimendun superelastikoetan oinarritutako sistema iraultzailea azaldu du. Sistema horrek bateriak osatzen dituzten banakako gelaxken konpresioa konstante mantentzea ahalbidetzen du, eta, horrela, haien bizitza erabilgarria luzatu eta geratzen den bizitza erabilgarriaren monitorizazio zehatzagoa lortzen da.
Goizean, sari-banaketa ekitaldiaren aurretik, bi ekimen irabazleek aditu talde baten aurrean defendatu behar izan dituzte beren proposamenak Tabakaleran (Donostia) bertan, beste lau proiektu finalistekin batera. Newky turkiarraren proposamena lehorreko ibilgailuetan integratzen da zibererasoen aurkako babes aktiboa eskaintzeko, bizitza eta ondasunen segurtasuna bermatze aldera. Asistobe proiektuak, aldiz, adimen artifiziala erabiltzen du hirietako garraio publikoaren zerbitzua zehaztasunez iragartzeko eta optimizatzeko, denbora errealeko informazioan eta behar aldakorretan oinarrituta. Frantziako Voltaage enpresak, bere aldetik, plataforma bat eskaintzen du datuak optimizatu eta automatizatzeko, karga-azpiegiturak nahiz eguneroko mantentze-lanak maximizatzeko helburuarekin. Azkenik, H2drone Energy madrildarrak energia elektrikoaren propultsio-sistema bat asmatu du dronentzako hidrogenozko ‘fuelcell’ deritzenak erabiliz, eta gailu horien hegaldi-denbora hirukoizteko gai da.
Sariak banatzeko ekitaldian izan dira Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia; Ane Insausti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua eta MUBILeko presidentea; Eneko Goia, Donostiako alkatea; eta Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
Eider Mendozak MUBIL Mobility Awards sarietako startup irabazleak zoriondu ditu egindako proposamen "oso berritzaileengatik" eta "ezohiko aurkezpenengatik", eta mugikortasun jasangarriaren eta adimendunaren gipuzkoar ekosistemari ongietorria egin die. Nazioartean gero eta proiekzio handiagoa duten sari hauek erakusten dutenez, Gipuzkoako ekosistema “irekia da, eta irmoki laguntzen ari da ekonomia aurreratu eta berritzailea indartzen, pertsonei eta enpresei aukerak emateko”. Mendozaren esanetan, bertako ekosistemak bultzada ematen die “enpresa-proiektuak helburu argi batekin, zentzuz, sustatzen dituztenei; gure gizartea, ekonomia eta planeta hobetzeko” xedez dihardutenei. "Datozen hilabeteetan MUBILen behin betiko egoitza zabaltzeak aukerak sortuko ditu ekosistema hori osatzen duten enpresentzat; euren laborategietan egiten ari diren lanari esker erreferentzia bilakatu dira energia biltegiratzearen, ‘power train’ deritzonaren eta hidrogeno-erregaiaren pilaren arloetan”. Horien inguruan, gainera, berrikuntza-polo garrantzitsua sortzen ari da, eta horrek “aukera berriak sortuko ditu industria alorreko enpresa txiki eta ertainentzat, mugikortasun jasangarri eta adimendunak ekarriko dituen aldaketetara egokitzen laguntzeko. Gipuzkoa urrats garrantzitsuak ematen ari da, baina etorkizunean gehiago etorriko dira eta lankidetzan emango ditugu: erakunde, enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateak elkarlanean", adierazi du.
Ekitaldia nazioartean gizarte-berrikuntzaren arloan erreferentea de Antonella Brogliak zuzen du. Baieztatu duenez, MUBIL Euskal Autonomia Erkidegoko 100 erakunde baino gehiagoko sarea da, administrazio publikoak, enpresak eta ikerketa-zentroak barne hartzen dituena, eta "guztiek batera lan egiten dute mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren munduko erreferente izateko".
Ekitaldia streaming bidez eman da euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta jatorrizko bertsioan.
Epaimahaia
Aurten sektoreko eta ekintzailetzaren esparruko adituek osatu dute batzorde teknikoa: Carolina Rodríguez Arias ENISAko Sustapen arduradunak, Jokin Lopetegi CAFeko Garapen Korporatiboko eta Negozio Berrietako arduradunak, Luis Alonso MIT City Scienceko ikertzaile zientifikoak, Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak, Noshin Omar ABEE Group-eko sortzaile eta presidenteak, eta Yolanda Pérez Sabadell bankuko BStartup eta Hub Empresa proiektuen zuzendariak.
MUBIL Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) babesa du. Euskadin mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloko ekimenak bultzatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu, eta bere ekintza-ardatzen artean daude eragileen arteko lankidetza, ezagutzaren kudeaketa, lehen mailako azpiegitura teknologikoa izatea eta ekintzailetza. Gainera, zabaltzear dago egoitza berria Donostian. 10.000 metro koadro izango ditu punta-puntako testing instalazio eta laborategiekin, eta baita MUBIL Hub-eko mugikortasun-enpresek lan egiteko guneak ere. Era berean, beste 38.000 metro koadro ditu inguruan, eta beste eragile batzuen ekimenak ezartzen dira bertan; besteak beste, CIDETEC, TECNALIA, VICOMTECH eta City Science Lab Gipuzkoa proiektuak, azken hori MITeko Media Lab taldearekin lankidetzan.
Gehiago irakurri