06.03.24

MUBILek EHEC 2024 erakusketarekin bat egin du, Europako hidrogenoaren sektoreko kongresurik garrantzitsuenetakoa.

MUBILek European Hydrogen Energy Conference (EHEC) 2024 erakusketan parte hartu du, martxoaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Center-en (BEC) izan da. Topaketa hori Europako hidrogenoaren sektoreko garrantzitsuenetakoa da, eta industriako adituak, profesionalak eta liderrak biltzen ditu, azken aurrerapenak eta sortzen ari diren joerak eztabaidatzeko.

MUBIL at EHEC 2024

Azoka honetan MUBIL zentroan dagoen Fuel Cell laborategi berria aurkeztu da.  MUBILen standa jarri den Energia Clusterreko standera gerturatu direnak laborategiaren gaitasunei buruzko bai eta mugikortasun iraunkorrean Hidrogenozko Fuel Cell sistemetarako laborategiak eskain ditzakeen zerbitzuei buruzko informazioa jaso dute.

MUBILeko Fuel Cell laborategi berria, 700 m2-koa, lehen mailako ekipamendua da hidrogenoaren sektorean. Bi proba-banku ditu, lehena 200 kW-rainokoa eta bigarrena 250 kW-erainokoa, eta, gainera, ganbera klimatikoa du. Laborategi hori Epowerlabs-ek, 2021etik MUBILekin lankidetzan ari denak kudeatzen du.

 

Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.