02.07.25

MUBIL Mobility Awards sarien nazioarteko oihartzuna areagotu da; inoiz baino proiektu gehiago erakarri dira 2025ean

Bosgarren edizioan, sendotu egin da MUBIL Mobility Awards sarien hazkundea; izan ere, parte-hartzaileen kopurua % 9 handitu da 2024 urtearekin alderatuta.

jasotako proiektuen artetik irtengo dira finalistak
  • 61 proiektuetatik 27 nazioartekoak dira, gehienak Frantzia, Alemania eta Italiakoak.

  • Lehen eta bigarren sailkatuek 16.500 euro banatuko dituzte saritan, eta beste 18.500 euro finantzaketan, proiektu irabazleak mugikortasun adimendun eta jasangarriko euskal ekosistemako eragileekin lankidetzan garatzeko.

MUBIL Mobility Awards sariek indarra hartu dute nazioartean; erreferentziazko plataforma bilakatu dira mugikortasun adimendun eta jasangarrian berrikuntza sustatzeko. Bosgarren edizioak 61 proiektu bildu ditu, iaz baino % 9 gehiago. Horietatik 27 (% 44, aurreko urtean baino % 17 gehiago) nazioartekoak dira, 7 Euskadikoak, eta 27 Estatuko gainerako lurraldeetatik iritsitakoak. Sariek nazioartean izan duten hazkundea islatzen dute datu horiek.

Zehazki, 2025eko MUBIL Mobility Awards sarien azken fasera iritsi nahi duten nazioarteko 27 proiektuetatik, 21 europarrak dira (gehienak Frantzia, Alemania eta Italiakoak), bost Afrikakoak (Kenia (2), Mozambike, Malawi eta Côte d’Ivoire) eta israeldar bat ere badago. Hain zuzen, datu horiek erakusten dute parte-hartzaileen profil geografikoa zabaldu egin dela.

MUBIL Mobility Awards sarietan parte hartzeko, proiektuek eremu hauetako batera edo batzuetara egokitu behar dute: mugikortasun elektrikoa, konektatua, autonomoa, partekatua eta lotutako azpiegiturak. Edizio honetan, ohi bezala, mugikortasun konektatuaren kategoriekin eta horrekin lotutako azpiegiturekin erlazionatutako proiektuak izan dira nagusi.

Sari hauen bost edizioetan, oinarri teknologikoko 212 proiektu jaso ditu MUBILek. Batzorde teknikoak baloratu ditu proiektu horiek, eta talde finalistak osatu dituzte.

Lehen eta bigarren sailkatuek 16.500 euro banatuko dituzte saritan, eta beste 18.500 euro finantzaketan, proiektu irabazleak mugikortasun adimendun eta jasangarriko euskal ekosistemako eragileekin lankidetzan garatzeko.

Sariak urriaren 23an banatuko dira, bosgarren edizioari amaiera emango dion ekitaldi batean. Sarituek, diru-horniduraz gain, 12 hilabetez lan egiteko espazio bat lortuko dute MUBIL Center egoitzan; hedabide espezializatuetan zabalpena izango dute eta stand propioa edukiko dute MUBIL Mobility Expo bilkuran, mugikortasun jasangarriaren industriaren Europako hegoaldeko topagune profesionalean.

MUBIL Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren eta EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) babesa du. Ekimenak mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloko elkarlan publiko-pribatua, ikerketa, ekintzailetza eta garapen teknologikoa sustatzen ditu. Maiatzean inauguratu zen MUBIL Center egoitza dagoeneko martxan dago, eta mugikortasun jasangarriaren garapena bultzatzeko ekintzak sustatzen ditu.

Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.