12.05.25
MUBIL Centerrek ateak zabaldu ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta beste zenbait instituziok inaugurazio ofiziala burutu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Industria Ministerioak eta beste zenbait instituziok inaugurazio ofiziala burutu dute.
MUBIL Centerrek 8 enpresa eta 2 kudeatzaile teknologiko hartuko ditu. Guztira 80 profesional arituko dira lanean in situ mugikortasun adimendun eta jasangarri baterako irtenbide berritzaileak garatzen. Inaugurazioak hasiera emango dio jarduera estrategikoen agenda trinko bati. Jarduera horiek diseinatu dira negozio aukera berriak sortzeko eta enplegu sorrera sustatzeko giltzarri eta etorkizun handikoa den sektore batean.
Gehiago irakurri