09.12.24

MUBIL Center-en ezartzeko enpresentzako deialdia

MUBIL Center eraikinaren barruan guneak ditu interesa duten enpresek beren jarduera bertatik egin ahal izan dezaten

MUBIL

MUBILen helburua da mugikortasun adimentsu eta jasangarriari lotutako jarduera industriala eta teknologikoa sustatzea. Horretarako, Eskuzaitzetan, 48Km2-ko lursail batean, MUBIL Center eraikina eta mugikortasunarekin lotutako beste funtsezko eragile batzuena instalatzen ari dira, enpresa-aukera berriak sor daitezen, eta berrikuntza lurraldeko enpresa- eta gizarte-garapenerako faktore estrategikoa eta lehiakortasunezkoa izan dadin.

Enpresei Eskuzaitzetan ezartzeko erraztasunak eta laguntza emateko asmoz, MUBIL Center eraikinaren barruan guneak ditu interesa duten enpresek beren jarduera bertatik egin ahal izan dezaten. MUBILek enpresei eman nahi izan die betetzen duten funtsezko zereginaren berri, eta, horregatik, MUBILek mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren sektoreko enpresa pribatuei egin die oraingo deialdia, MUBILen eraikinean ezarri nahi badute eta MUBILen estrategiarekin bat datorren apustua badute.

Interesa duten enpresek, 2024ko abenduaren 16tik 2025eko urtarrilaren 16ra bitartean, oinarrietan deskribatutako dokumentazioa bidali beharko dute mubil@mubil.eus helbidera. Aldi berean, alokatu beharreko lekua ezagutu nahi duten enpresei deialdia egiten zaie, abenduaren 12an 12:00etan, eta abenduaren 19an 9:00etan. Etortzekotan konfirmatu mubil@mubil.eus helbidera.

Jetsi deialdiko dokumentuak

Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.