07.05.25

MUBIL Mobility Awards Sarien 5. ediziorako deialdia zabalik da

MUBIL Mobility Awards 2025 sarien bosgarren ediziora aurkezteko epea zabalik da maiatzaren 7tik ekainaren 20ra arte. Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko proiektu berritzaileenak aintzat hartzeko ekimena da hau.

MUBIL Mobility Awards Sarien 5. ediziorako deialdia zabalik da

Sari hauen bitartez, eraldaketa ekartzeko ahalmena duten proposamen teknologikoak hauteman eta bultzatu nahi ditugu MUBILetik. Bi proiektu irabazleek 16.500 euro banatuko dituzte sari ekonomikoetan, eta, gainera, beste 18.500 euro jasoko dituzte finantzaketan, beren proposamenak mugikortasun-ekosistemako tokiko eragileekin lankidetzan garatzeko.

Laguntza ekonomikoaz gain, honakoa jasoko dute irabazleek:

  • 12 hilabetez lan egiteko espazio bat lortuko dute MUBIL Center-en
  • Hedabide espezializatuetan zabalpena
  • Presentzia nabarmena MUBIL Mobility Expo bilkuran, mugikortasun jasangarriaren industriaren Europako topagune profesional nagusietarikoan.

Aurreko edizioan 56 proiektu aurkeztu ziren, eta horietako 23 atzerritik zetozen. Aurten ere nazioarteko lehen mailako partaidetza izatea espero da.

Honako arloetan diharduten proiektu teknologikoei zuzenduta daude saiak:

  • Mugikortasun elektrikoa
  • Mugikortasun konektatua
  • Mugikortasun autonomoa
  • Mugikortasun partekatua
  • Mugikortasun jasangarriarekin lotutako azpiegiturak

Sari-banaketa: urriak 23

Sariak urriaren 23an banatuko dira, Gipuzkoatik talentu berritzaileari bultzada berria emateko apustua egin duen bosgarren edizioari amaiera emango dion ekitaldi batean.

Nork irabazi zuen iaz?

2024an, ondorengoak izan ziren garaile:

  • Novac (Italia): ibilgailu elektrikoen fabrikatzaileei soluzioak ematearen alde egin zuen, baterien eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko, superkapazitadore solidoak erabiliz.
  • Battbelt (Gipuzkoa): bere bizitza erabilgarria luzatzeko gai diren bateriak konprimatzeko kudeaketa mekanikoko sistema bat aurkeztu zuen.
Gehiago irakurri
JARRAITU GURE KANALAK

Informa zaitez MUBILen gaineko albisteez gure kanalen bidez.