MUBIL Hub-eko talde profesionalen dinamikak
MUBIL-ek, Gipuzkoako Bazkundea euskarri duela, 2021az geroztik mugikortasun adimendun eta jasangarriaren sektoreari lotutako enpresen talde-dinamikak egiten ditu.
Profesionalen arteko networkinga eta enpresen arteko harremana sektore bateko lehiakortasuna dinamizatzen duten faktoreak dira. Ezagutza- eta esperientzia-trukea bizkortzen da, baterako interesak identifikatzen dira, enpresen arteko harremanak indartzen dira eta sektoreko enpresen onurarako diren proiektu berriak aktibatzen dira.
MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloak eta Gipuzkoako Ganberak, 2021az geroztik eta hiru hilez behin, mugikortasun adimendun eta jasangarriaren sektoreari lotutako enpresen talde-dinamikak egiten dituzte.
Hiru kolektibo ezarri dira, baterako interesak errazago identifikatze aldera.
- 1. taldea: Automobilgintzako industria azpikontratista. Automobilgintzako TIER 1, 2 eta 3 hornitzaileei zuzenduta, ibilgailu elektrikoei zuzendutako programetan parte hartzen dutenei eta ez dutenei.
- 2. taldea: IKT soluzioak eta konektagarritasuna. EIKT sektoreko enpresei zuzenduta, mugikortasun berriko aplikazioak dituztenei; tartean, hauek: ibilgailuen konektagarritasuna, gidatze autonomoa, mugikortasunari lotutako smart teknologiak, negozio-eredu berriak, mugikortasunari zuzendutako zerbitzu digitalak eta energia biltegiratzeko eta kargatzeko azpiegituren kudeaketa.
- 3. taldea: OEM ibilgailuak eta haien osagai nagusiak ekoizten dituzten ingeniaritzak eta enpresak. Osagai horien artean daude hauek: bateriak (moduluak edo packak), potentzia elektronikoa eta kontrol-unitateak, e-motorra, murrizgailuak eta transmisioa, edozein motatako ibilgailutan.
Ekintza hauek egingo dira dinamiketan parte hartuko dutenekin, besteak beste:
- Aurkezpenak eta elkarrekiko bisitak: dinamiketan parte hartuko duten enpresek aurkezpenak egingo dituzte eta batzuek besteak bisitatuko dituzte, zer jarduera egiten dituzten jakiteko.
- Esperientziak: mugikortasunean interesekoak diren esperientziak bisitatzen dira eta horien berri izaten da: Ortze, Antolín…
- Hitzaldiak: intereseko gaietako adituek hitzaldiak emango dituzte.
- Alderantzizko misioak: parte-hartzaileentzako interesekoak diren nazioarteko erosleak detektatu eta ekartzea, eta erosleek enpresak bisitatzea sustatzea.
Agenda parte-hartzaileen interesen arabera definituko da, eta saioak behar berezietara egokituko dira, malgutasunez, eta behar horien arabera eboluzionatuko dute.
Gehiago irakurri