MUBIL-ek bere mugikortasun jasangarriko industria eta teknologia hub-aren potentzia guztia MUBIL Mobility Expo-ra eraman du
MUBILek mugikortasun adimendun eta jasangarrian erreferentziazko hub gisa duen posizioa sendotzen du, MUBIL Mobility Expoaren bosgarren edizioan bere standean balio handiko proposamenak aurkeztuz.
Azokaren proposamen orokorraren baitan, MUBILen standa gune giltzarri bihurtuko da, euskal ekosistemaren indarra erakutsi eta bisitariak etorkizuneko mugikortasuna eraldatzen ari diren teknologietara gerturatzeko.
Etorkizuneko mugikortasuna ezagutzeko standa
MUBILen standak eduki-agenda propioa izango du, mugikortasun jasangarriko berrikuntzaren ikuspegi praktikoa eskaintzeko; dibulgazio teknologikoa, benetako kasuak eta sektoreko eragileen arteko harremanetarako guneak uztartuko ditu.
Bi egunetan zehar, guneak industria-enpresetako, startupetako eta ekosistemako enpresetako ordezkarien hitzaldiak hartuko ditu, eta erreferentziazko enpresen soluzioen aurrerapenak zein MUBIL hubeko eragileekin elkarlanean startup-ek garatutako ekimenak erakusteko gune izango da.
Programak, halaber, MUBIL ingurunearekin lotutako startupen eta proiektu berritzaileen aurkezpenak jasoko ditu, tartean MUBIL Mobility Award-en azken edizioetako irabazleak; azpimarratzekoa da sari horien finantzaketari esker euskal eragileekin lankidetzan garatutako zatia aurkeztuko dutela.
Gainera, bere lekua izango du City Science Lab proiektuak, Gipuzkoako mugikortasuna ikuspegi sistemikotik ulertzeko tresnak garatu dituena; baita EV Academy-n Tecnum, UPV/EHU eta Tknika–Euskelec-eko ikasleek garatutako proiektuen aurkezpenek ere. Ikasleek modu integralean sortu dituzten ibilgailu elektrikoak erakutsiko dituzte, epe laburrean industriara batuko den talentuaren adibide argia
Agendak networking guneak eta topaketa informalak barne hartuko ditu, enpresen, zentro teknologikoen eta erakundeen arteko harremanak sustatzeko, eta MUBILen lankidetza-nodo gisa duen papera sendotuz.
Azokan egingo dira sektoreko bilkurak
MUBIL Mobility Expo sektoreko bilkuren erakarpen-polo bihurtu da, hainbat eragile azoka estrategia-topaketak egiteko marko egoki gisa aukeratzen dutelako. Aurten, programak honakoak barne hartuko ditu: ibilgailu autonomo eta konektatuari buruzko sektore-bilera, Merkantzien Banaketa Urbanoko (DUM) II. Sektore Bilera, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterreko Batzar Nagusia (bazkideentzat soilik), BASQUENERGY Klusterreko Karga Elektrikoko Foroa, PHYRENE Proiektuaren bilera pribatu bat (Europar Batasunak kofinantzatua, hidrogeno berriztagarriko erabilera sustatzeko), BH2Cko mugikortasun-verticalaren VII. topaketa eta Direbús Enpresen Elkarteko Batzar Nagusia (bazkideentzat soilik).
Gehiago irakurri