Segurtasun-politika

1. Informazioaren segurtasunaren aldeko konpromiso-politika

MUBIL FUNDAZIOAk informazioa babesteko konpromisoa hartu du, mugikortasun adimentsu eta jasangarrirako proiektuak garatzeko funts gisa.
Honako hauek ziurtatzen ditugu:

  • Informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna zaintzea gure jarduera guztietan.
  • Informazioaren segurtasunean aplikatzekoak diren legeak eta araudiak betetzea.
  • Segurtasun-kultura sustatzea gure langileen, laguntzaileen eta bazkide estrategikoen artean.

Konpromiso hori gauzatzeko, ISO/IEC 27001, TISAX eta beste nazioarteko arau batzuetan eta Segurtasun Eskema Nazionalean (Esquema Nacional de Seguridad, ENS) oinarritutako gure Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) abiarazi behar da eta, ondoren, etengabe hobetu.

2. Konfiantzarako eta datu-babeserako politika

MUBIL FUNDAZIOAK aitortzen du konfiantza oso garrantzitsua dela stakeholderrekin ditugun harremanen oinarri gisa, batez ere mugikortasun adimentsu eta jasangarritasunerako proiektuetan. Horregatik, konpromiso hau hartzen dugu:

  • Gure laguntzaile, erabiltzaile eta bazkideen pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea.
  • Gure ekimenetan bildutako informazioaren erabilera etiko eta segurua bermatzea.
  • Baimenik gabeko sarbideak saihestu eta datuen kudeaketa gardena ahalbidetzeko kontrolak ezartzea.

Informazioaren kudeaketak erakunde fidagarri eta berritzaile gisa dugun ospea indartu dezala lortzea da gure helburua.

3. Berrikuntza seguruko politika teknologian eta mugikortasunean

Mugikortasun adimentsu eta jasangarrirako soluzioen garapenean lider gisa, MUBIL FUNDAZIOAn informazioaren segurtasunerako ikuspegi proaktiboa dugu hartuta. Gure konpromisoak honako hauek biltzen ditu:

  • Diseinutik segurtasun-printzipioak integratzea ekimen teknologiko guztietan (security by design).
  • Teknologia aurreratuak erabiltzearekin lotutako arriskuak arduraz kudeatzea, datuen eta sistemen babesa bermatuz.
  • Alderdi interesdun guztien arteko lankidetza segurua sustatzea elkarrenganako konfiantzazko ingurune batean.

Mugikortasunaren etorkizuna bultzatzeko soluzio berritzaile eta seguruen aplikazioan erreferente izaten ahalegintzen gara.

4. Informazioaren segurtasunaren aldeko erakunde-politika

Informazioaren segurtasuna lehentasun estrategikoa da MUBIL FUNDAZIOArentzat, bikaintasun eta jasangarritasunaren alde dugun konpromisoaren isla. Horregatik, honako helburu hauek adierazi nahi ditugu:

  • Nola barneko hala kanpoko arriskuei aurre egiteko informazio-aktiboen babesa ziurtatzea.
  • Langileak informazioaren segurtasunaren arloan sentsibilizazioa eta gaikuntza jaso dezatela sustatzea.
  • Segurtasunean eta datuen kudeaketan gure eragiketek nazioarteko estandar altuenak betetzen dituztela bermatzea.

Politika hori da gure stakeholderren konfiantza indartzeko oinarria, bai eta gure ekimenek gizartean eragin positiboa izatea lortzekoa ere.