Kursaal Kongresuen Jauregia.

TALKS etara erregistratzea
Gonbidatu
berezia:
MIT media lab logo
City Science logo
 
 

Mugikortasunaren etorkizuna berrirudikatuz MUBIL eta MIT City Sciencerekin (gonbidatu berezia)

 

Nolakoa izango da etorkizuneko mugikortasuna? Horixe da MUBILek antolatutako jardunaldiaren abiapuntua. Bertan izango da MITeko (Massachusetts Institute of Technology) Media Lab-eko City Science taldea, gonbidatu berezi gisa.

MIT City Science-ko zuzendari Kent Larson-ek, bere lantaldearekin eta MUBIL ekosistemako zenbait kiderekin batera, mugikortasunaren etorkizunera hurbilduko gaituzte, mundua mugituko den modua berriro irudikatzera eramango gaituzten hitzaldi inspiratzaileen bitartez.

Gainera, globaletik lokalera igaroko gara, eta mugikortasunaren arloan gure lurraldean garatzen ari diren esperientzia garrantzitsuak ezagutuko ditugu.

 
 

Talks

9:00 - 11:00

Jendeari irekitako hitzaldi inspiratzaileak (erregistroa irekita)

Workshop

11:00 - 14:00

Workshopa MUBIL ekosistemako eragileekin (sarrera gonbidapenarekin)

 
 
Agenda

Talks

09:00 - 11:00 (Sarrera librea online erregistratuta)

Ongietorria eta Irekiera Instituzionala Markel Olanorekin (Gipuzkoako Foru Aldudiko Diputatu Nagusia)

MUBIL, Mugituko al dugu etorkizuna elkarrekin?

10 min
Irudian:  Ane Insausti
Ane
Insausti
MUBIL Fundazioko Zuzendari Nagusia
Bio
MUBIL Fundazioko Zuzendari Nagusia Planeta deskarbonizatzea nahitaezkoa da, eta ez dago zalantzarik mugikortasunak zeregin garrantzitsua duela helburu hori lortzeko. MUBIL ekosistematik, mugikortasunaren inguruko erronkak balio teknologiko eta lehiakor handiko aukeretan eraldatzea bilatzen dugu. Elkarrekin mugituko al dugu etorkizuna?

Keynote speech City Science: gure garaiko erronka handiei aurre egiteko hiri eredu berri bat garatzen

15 min
Irudian:  Kent Larson
Kent
Larson
Zuzendaria MIT City Sciencen
Bio
Gaur egungo hirietan eragin handia izan dute 2020an hasi ziren gertakariek, eta berrikuntza handiko beste garai batean ari gara sartzen. Gure garai honetan erronka handiak ditugu, osasun publikotik hasi eta berotze globaleraino edo garapen ekonomikoraino helduz, eta horiei aurre egin ahal izateko, maila askotan jardun beharko dugu, baina nazio eta nazioarte mailan egindako ahaleginek baino eragin handiagoa izan lezake berrikuntza hiri komunitateen eskalan zabaltzeak. Eredu berria proposatzen dugu hirietarako, baliabideetarako tokiko sarbidea duten ibiltzeko moduko komunitateetan, etxebizitza hartzaileetan, mugikortasun eraginkorreko sistema emergenteetan eta datuen analisian eta simulazio aurreratuan zentratutako eredua, kontsentsu sorrera eta gobernantza hobetzearren.

Garraio arloko erabakiak hartzea

7 min
Irudian:  Luis Alonso
Luis
Alonso
Zientzia ikerlaria MIT City Sciencen
Bio
Nola berrirudika dezakegu mugikortasuna CityScope, datu eta probetan oinarritutako simulazio-plataformarekin?

Mugikortasun iraunkorraren garapena Euskadin

7 min
Irudian:  Jaime Menéndez
Jaime
Menéndez
Ikerlaria Orkestra – IVCn
Bio
Euskadik helburu du ingurumenari dagozkion gaur egungo erronkei aurre egitea, bere gaitasun industrial frogatuekin eta berrikuntzarako bere grinarekin,

Ibilgailu autonomo ultra-arinak

7 min
Irudian:  Naroa Coretti
Naroa
Coretti
Doktoretza ikaslea MIT City Sciencen
Bio
Mikromugikortasun partekatua autonomoa izateak, berau eraginkorragoa eta iraunkorragoa izatea eragin dezake? Mikro-mugikortasun autonomo eta partekatuko irtenbideak, ibilgailuen diseinua, flotaren simulazioak eta ingurumen-inpaktuaren analisia barne.

Konputazio kuantikoa mugikortasunarentzako

7 min
Irudian:  Román Orús
Román
Orús
Fundatzaile kidea eta Zuzendari Zientifikoa Multiverse Computingen
Bio
Konputazio kuantikoak optimizazio eta machine-learningeko arazoen aurrean irtenbide efiziente berriak eskaintzen dizkigu. Hitzaldi honetan norabide horretan zer egin daitekeen eta egiten ari diren eginahalak aztertuko dira.

Garraio kolektibo indibiduala

7 min
Irudian:  Thomas Sánchez Lengeling
Thomas
Sánchez Lengeling
Zientzia ikerlaria MIT City Sciencen
Bio
“Bike swarm” proiektuak (txirrindu-multzoa) argia arakatzen du konglomeratu bat osatu eta txirrindularien segurtasuna emateko tresna gisa, haien ikusgaitasuna eta komunitate sentipena hobetuz.

Ibilgailuaren Dinamikaren garrantzia Mugikortasun Berrian.

7 min
Irudian:  Andoni Medina
Andoni
Medina
Irakasle elkartua, Ibilgailu Dinamiketako Ingeniaria eta doktoregoa Tecnunen
Bio
Autoa masiboki hartzeak hainbat arazo ekarri ditu berekin. Mugikortasun berriak arazo horiek konpontzea du helburu, baina ibilgailuen dinamikan parte hartzen duen fisikak berebiziko garrantzia izaten jarraituko du.

Artea eta mugimendua

7 min
Irudian:  Gabriela Bílá
Gabriela
Bílá
Ikerlaria MIT City Sciencen
Bio
“Motion from 0 to ∞” (0tik ∞ra bitarteko mugimendua), instalazio inmersibo bat Bilboko Guggenheim museoan, etorkizuneko mugikortasunaren agertokiak arakatzen ditu.

Mugikortasuna informaltasunaren esparruan

7 min
Irudian:  Maitane Iruretagoyena
Maitane
Iruretagoyena
Ikerlaria MIT City Sciencen
Bio
Posible al da mugikortasun sistema arin eta deszentralizatu berriek komunitate informalek dituzten erronketako batzuk konpontzea?
 

Workshop

11:00 - 14:00 (Sarrera gonbidapen bidez)

 

 
Workshopa MIT City Sciencek koordinatzen du. ”Berrirudika dezagun mugikortasuna!”

MIT City Scienceko taldeak MUBIL ekosistemako eta lurraldeko ordezkariekin batera lan egingo du goi errendimenduko oinezko barrutiak, mikro-mugikortasun autonomoarekin lotutako irtenbideak, mugikortasun-simulazio berriak eta eskualde informaletarako mugikortasun-irtenbide berriak proposatzeko. Saio dibertigarria eta ondo pasatzekoa da, parte hartzaileei ideiak ekarri eta proposamenak elkarbanatzeko gonbidapena egiten zaie.

 

 
 
 
 

IZENA EMAN / TALKSetan

Kursaal Kongresuen Jauregia. Asteartea, 2022ko apirilak 5 9:00 - 11:00
 
 
 
MIT media lab logo
City Science logo
MUBIL logo
 

MUBIL & MIT city
Science

 

Mugikortasunaren etorkizuna eraikitzeko jakintza garatzen dugu.

Mugikortasun jasangarri eta adimendun berriaren MUBIL poloak bildu egiten ditu etorkizuneko mugikortasunean gure lurraldeak eginkizun garrantzitsua izan dezan lan egiten duten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak.

MUBILen jarduera-ildoetako bat mugikortasun berriaren arloko jakintzaren garapena da, lurraldeko prestakuntza-zentro eta unibertsitateekin batera egunerokoan lantzen dena. Horretaz gain, honakoa bezalako jardunaldiak prestatzen ditugu, nazioarteko erreferentziako erakundeen ikerketetatik ikasteko aukera ematen digutenak. Oraingoan MIT City Science-ekin izango dugu aukera.

MITeko Media Lab-eko City Science taldeak bizitzeko egokiagoak, bidezkoagoak eta erresilienteagoak diren komunitateak ahalbidetu nahi ditu, eta, horretarako, hiri programazioa eta erabakiak hartzea, lan egiten dugun eta bizi garen lekuak, eta konektatzen gaituzten mugikortasun sistemak berrirudikatzen ditu. Eta MUBILekin partekatutako asmo horrexek ematen dio forma “ReImagining Mobility” jardunaldiari.