ETORKIZUNAK MUGIARAZTEN GAITU

Mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren sektorea puntako sektore gisa sendotzeko lan egiten dugu, sektorea egungo eta etorkizuneko industrian garrantzitsua izateko, eta larrialdi klimatikoak ekarri dizkigun erronkei helduko dien soluzioak emateko munduari.

ELKARLANEAN ARITZEA, AURRERA EGITEKO

Administrazio publikoak

Enpresak

Unibertsitateak

MUBIL Hub osatzen dute Euskadin mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloan lan egiten duten eragile publiko eta pribatu nagusiek.

LEHIATZEKO TEKNOLOGIA

Badakigu zer garrantzitsua den gure enpresak teknologikoki zuzeneko lehian aritu ahal izatea dagozkien sektoreetako liderrekin. Horregatik, Gipuzkoan eta Euskadin erreferentziazko azpiegitura teknologiko bat sortzeko lan egiten dugu, inguruko agenteek, euren tamaina dena delakoa dela ere, punta-puntako ekipamendua eskura izateko aukera izan dezaten, merkatuan beren lehiakortasuna indartuko duten baldintzetan.

LEHIATZEKO TEKNOLOGIA

FUNTSEZKO MUGARRIAK

2018

MUBIL ESTRATEGIAREN SORRERA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz esparruaren barruan eta Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen espezializazio adimenduneko RIS-3 estrategiaren baitan.

2019

MUBIL FUNDAZIOAREN SORRERA

Lurraldeak mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren alde egindako apustuaren fundazioaren sorrera eta estatutuak onartzea.

2021

TOLOSAKO MUBIL CENTERREN INAUGURAZIOA

Tolosako behin-behineko egoitza inauguratu zen, 2.500 m2 zituena, instalazioetarako eta proba-laborategietarako.

2022

ZUBIETAKO MUBIL CENTERREKO OBREN HASIERA

MUBILen behin betiko egoitza, MUBIL Center, Zubietan eraikitzeko obrak hasi ziren. 10.000 m2-ko egoitza horretan, punta-puntako teknologiaz hornitutako instalazio eta proba-laborategiak izango ditu.

2022

HITZARMENA ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREKIN

MUBILek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, MUBILen estrategia mugikortasun jasangarriaren eta adimendunaren polo gisa sendotzeko eta Euskadin esparru hori bultzatzeko.

2022

ZUBIETAKO MUBIL HUB-EKO EKIMENEN LEHEN FASEAREN AURKEZPENA

Zubietako MUBIL Hub-en parte izango diren lehenengo ekimenak aurkeztu dira: CIDETEC eta TECNALIAren bi azpiegitura eta CEITekin batera egindako proiektu bat.

2023

CITY SCIENCE LAB GIPUZKOA, MIT MEDIA LAB-EKIN LANKIDETZAN

MIT Media Lab City Science-rekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez, City Science Lab Gipuzkoa sortu zen, lurraldea berrikuntza-laborategi bihurtuko duena mugikortasun-proiektuak abian jartzeko.

2023

ZUBIETAKO MUBIL HUB-EN EKIMENEN BIGARREN FASEA

Berri eman zen mugikortasun konektatu, kooperatibo eta automatizaturako (CCAM) gune berri baten sorreraz.

URTARRILA 2024

MUBIL CENTER ABIAN JARTZEA

Aurreikusi da MUBIL Centerren behin betiko egoitza 2024ko urtarrilean jarriko dela martxan.