MUBIL Fundazioaren ardura da mugikortasun adimendun eta jasangarriaren estrategia hedatzea, eta erreferentzia zentroa eta enpresa gunea kudeatzea.
Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen, enpresa eta erakunde publiko zein pribatuak sartzeko asmoz.


Inbertsioak
2019 – 2023 aldian, MUBIL Fundazioak Mugikortasun Berriaren Zentroaren azpiegituretan, jarduketetan eta proiektu espezifikoetan inbertituko du, bai eta haren enpresa gunean ere, besteak beste:
- MUBIL Elektromugikortasun Zentroa hartuko duen eraikinaren lurzorua eta eraikuntza.
- Saiakuntza ekipamendu berriak eta I+G.
- Elektromugikortasuneko ekintzailetza proiektuak.
- Elektromugikortasunari buruzko nazioarteko bi urtez behingo Go Mobility azoka.
- Kargatzeko puntuak lurraldean hedatzea (Living Lab).
- Smart Mobility/Industry 4.0 proiektuetarako laguntza.