EZAGUTZAREN KUDEAKETA
Ezagutza sortzea eta MUBIL Hub-eko agenteetara transferitzea sustatzen dugu. Hala, hertsiki lan egiten dugu Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxe, teknologi zentro eta unibertsitateekin, eta gure lankidetza nazioarteko erakunde ospetsuetara zabaltzen dugu, mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako ezagutza sortzeko.
UNIBERTSITATEAK, LANBIDE-HEZIKETA ETA TEKNOLOGIA- ETA IKERKETA-ZENTROAK.
Mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren sektorean lurralde garrantzitsua izateko, funtsezkoa da lehen mailako profesionalak izatea. Horregatik, Euskadiko prestakuntza- eta teknologia-zentroekin batera egiten dugu lan sektoreko enpresek eskatutako prestakuntza- eta ikerketa-arloak detektatzeko eta bultzatzeko.
CITY SCIENCE LAB GIPUZKOA, MIT MEDIA LAB-EKIN
City Science Lab Gipuzkoa, MUBILen eta MIT Media Laben arteko lankidetza, komunitateentzako sistema eta estrategia berriak ikertzeko, mugikortasunarekin lotutako proiektu esperimentalak garatu eta probatzeko helburuarekin.
+ INFOEZAGUTZARI LOTUTAKO BESTE EKIMEN BATZUK
MUBIL Hub-eko eragileei ezagutza emateko helburua betetzeko, hainbat ekintza sustatzen ditugu: