Euskara plana

MUBILek Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean ekimenak sustatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu, Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean eragile garrantzitsu bilakatzeko helburuarekin. 

MUBIL Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen 2019 urtean, eta 2020an hasi zuen bere jarduna.

Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen 2018-2022 aldirako Euskararen erabilera normalizatzeko planaren lehen xedapen gehigarrian horrela jasotzen da: Foru sektore publikoko gainerako entitateek euskararen erabilera normalizatzeko plan bana eratu behar dute, zeinek bere gobernu organoaren aurrean aurkeztu eta onar dezan, plan hau argitaratu eta gehienez sei hileko epean.

MUBIL Fundazioak, GFAko erakundea izanik, dagoeneko definituta dauka hizkuntza politikarako oinarria, 2018ko uztailaren 26an argitaratutako “Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirako” dokumentuan jasotzen dena, hain zuzen ere.  

GFAko Euskararen Erabilera Normalizatzeko VI. Plan honetan zehazten diren arauak izan dira beraz, MUBILen euskara planaren abiapuntuko ebaluazioa egiterakoan eta plana diseinatzerakoan erabili diren oinarrizko erreferentziak.  

Horiekin batera, BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazioaren oinarrian dagoen Erreferentziazko Marko Estandarra (EME) ere baliatu da.  

Testuinguru horretan, Mubil Fundazioak baditu hizkuntza normalizaziorako betebeharrak, eta horiek gauzatzeko Euskara Plana egiteko erabakia hartu zuen 2021ean. 2022an zehar Euskara Planaren diseinua gauzatu zen, eta 2023an Planaren inplementazioari ekin zitzaion, guztia Fundazioko langileen parte hartzearekin. Egindako lan honek Fundazioaren Patronatuaren onespena jaso du. 

Deskargatu euskara plan osoa