MUBIL apustu partekatu bat da, Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun berrian nazioarteko erreferente izan daitezen.
MUBIL Mugikortasun Berriaren Estrategia gauzatzeko, enpresa espezializatuen gune bat eratzen da Gipuzkoako Mugikortasun Berriaren Zentroaren inguruan, izen berarekin:

Zergatik Gipuzkoa eta Euskadi?
Gipuzkoan zein Euskadin, mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako hainbat enpresa eragile daude, baita alor horretan ikerketa-bide garrantzitsua egina duten puntako zentro teknologikoak ere.
Lurraldearen gaitasunak eta indarguneak aprobetxatu behar dira mugikortasun berriaren aldeko ekosistema bat sortzeko, non ekimen estrategiko berriak bultzatuko diren, ekosistemako eragile guztien interesak integratuko dituztenak, esportagarriak izango direnak eta erreferente gisa balioko dutenak.
Apustu estrategikoa
Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloa etorkizuneko sektore bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bere apustu estrategikoen artean kokatu du.
Erreferentziazko lurraldea
Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu hau egin du: mugikortasun adimendun eta jasangarriari lotutako industria garatzeko gune bat sortzearen aldeko apustua.
Ikuskera
2025. urterako Gipuzkoak eta Euskadik nazioarteko erreferente izan nahi dute mugikortasun berriaren industria esparruan. Izan ere, gaitasuna dute:
- Esparru horrekin lotutako enpresa sarea sortzeko, eta lehendik dagoena eraldatzeko.
- Negozio eredu berriak, ekintzailetasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko.
- I+G gaitasunak indartzeko eta ezagutza sortzeko.
- Inbertsioak eta pertsonak erakartzeko eta atxikitzeko.
…esperimentazioaren eta teknologia berrien bidez.
Helburuak
- Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko esperimentazio eta garapen gune bihurtzea.
- Gaitasun zientifiko-teknologikoak eta gaitasun industrialak lerrokatzea, jarduera ekonomiko eta teknologiko berria sortzeko.
- Ezagutza transferitzeko mekanismoak sustatzen eta negozio-hobi berriak sortzen laguntzea, enpresa sare berri bat sortzeko, dagoena eraldatzeko eta enplegu berriak sortzeko.
- Eragile nagusien jarduketak nazioarteko proiekzioa izango duen lankidetza sare publiko-pribatu batean integratzea.
Nork bultzatzen du estrategia?
Mugikortasun berriaren estrategia MUBIL Fundazioak kudeatzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak sustatzen dute, sektoreko enpresa eta eragile nagusien parte-hartzearekin.



Balio proposamena
Mehatxuak eta arriskuak aukera bihurtu nahi ditu MUBILek, 4 esparrutan oinarritzen diren zeharkako irtenbideak artikulatuz. Ez da mugatuko soilik lau esparruetako bakoitzari dagozkion behar espezifikoei erantzunak ematera; aitzitik, erantzun orokor bat eman behar du, balio-kate osoan oinarrituta.
