Mugikortasun Berriaren Zentroak Lau lan esparru ditu
Berariazko ekipamendua duen laborategi teknologikoa, kontzeptu-probak eta testak egiten dituena, bai eta ibilgailu elektrikoen, zerbitzuen eta lotutako azpiegituren benetako erabileraren erakustaldiak ere.
Azpiegitura horrek teknologiarik aurreratuena izango du, eta eragile guztien eskura egongo da, banaka edo partzuergoan, mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako zerbitzu eta produktuen ikerketak garatzeko.
Laborategi hau izango da proiektuaren muina, eta bere gain hartuko ditu garapen zientifiko-teknologikoko zereginak.
Entsegu laborategia
Biltegiratzea
Energia eta komunikazioak kontrolatzeko elektronika
Potentzia-elektronika eta power train.
Erakusketa gunea
Azpisistemak integratzeko saiakerak eta erakustaldiak.
Mugikortasun Berriaren Zentroan gauzatuko den azpiegitura erreferentea izango da, teknologiaren esparruak enpresen I+G beharrei erantzun diezaien.

Jada erabili daitekeen ekipamendua:
- Gelaxka, modulu eta battery pack mailako zikladoreak
- Gelaxka eta modulu motako tenperatura kamerak
- Walk in kamera klimatikoa
- Kalorimetroa
- Battery packen abusu estazioak
- Bibrazioen mahaia
- Altitude kamera
- Power train testaren bankua
- Power electronics testaren bankua
- Trakzio testaren bankua
- 3D inprimagailua
- Metrologia estazioa
- Laser soldadurako estazioa
Laborategia kudeatzeko eragile espezializatua:

Bere funtzioa da ezagutzaren sorkuntza sustatu eta enpresei transferitzea. Administrazioei laguntza emango die ibilgailu elektrikoa hedatzen laguntzeko politikak eta prozesu koordinatuak ezartzeko.
Hauek dira esku hartzeko eremu nagusiak:
- Mugikortasun Berriaren Behatokia
- Adimen teknologikoa
- Proiektuak koordinatu eta sustatzea
- Prestakuntza eta trebakuntza.
- Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarria bultzatzeko politiketarako jarraibideak ezartzea.
- Gizarte zabalkundea.
- Show-room
- Nazioarteko proiekzioa
Prestakuntza eta trebakuntza kudeatzeko eragile espezializatua:
Lankidetza publiko-pribatuko esparru batean garatuko dira jarduerak, mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako negozio berriak garatzeko.
Ibilgailu elektrikoaren arloko Start-Up ikuspegiak ibilgailu elektrikoaren munduko beste alderdi gehigarri batzuk hartuko ditu kontuan, hala nola tipologia, osagaiak, negozio-ereduak edo kudeaketa

Bizkortze-proiektuak garatzen ari dira, mugikortasun berriarekin lotutako negozio berriak garatzeko lankidetza publiko-pribatuko esparru batean.
Zorro teknologikoaren balorizazioa:
- Mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako jabetza industrialeko jardueren inbentarioa egiten da
- Guztira 9 aktibo hautatu dira, hainbat teknologia-zentro eta unibertsitatetakoak.
- Teknologia Zentro bakoitzean aktiboak transferitzeko ereduari buruzko gomendioak eskaintzen dira.
- Negozio eredu berriak, ekintzailetasuna eta enplegua sortuko dira.
Prestakuntza eta trebakuntza kudeatzeko agente espezializatua



Helburua da garraio eta errekarga azpiegituretako eragileei aukera ematea proiektu berriak identifikatzeko eta irtenbideak eta garapenak frogatzeko ekipamenduak erabiltzeko, hainbat testuingurutan: merkataritzakoa, ikertzailea eta dibulgaziokoa.
Errekarga azpiegitura da ibilgailu elektrikoa finkatzeko osagai nagusietako bat. Funtsezko eremua da; izan ere, prozesu honek guztiak egiturazko euskarri bat behar du, gidaritza eta koordinazio lanak egingo dituena, eta, horrez gain, askotariko teknologiak eta beharrezko esku-hartzeak egokituko dituena, guztiari koherentzia emanez.