EKINTZAILETZA
Lurraldeko enpresa-sarea indartzeko lan egiten dugu, mugikortasun adimendun eta jasangarriarekin lotutako startup eta enpresa-proiektuen sorrera bultzatuz. Horretarako, lankidetza estuan dihardugu Bic Gipuzkoarekin.
MUBIL MOBILITY AWARDS
Mugikortasun elektriko, partekatu, konektatu eta autonomoaren eta mugikortasun jasangarri honekin erlazionatutako azpiegituren arloetako nazioarteko proiektuak aintzatesteko eta sustatzeko antolatzen ditugu MUBIL Mobility Awards sariak.
+ INFOBALORIZAZIO-PROIEKTUA
Mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloko ezagutza-zorro teknologikoa balorizatzeko zenbait zerbitzu-prozesu egin dira (mugikortasun elektrikoa, konektatua, autonomoa, partekatua eta erlazionatutako azpiegiturak), bi helburu nagusirekin:
-
Lurraldeko gaitasun zientifiko-teknologikoak eta industrialak lerrokatzea eta balioestea (zentro teknologikoetan), mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren arloan jarduera ekonomiko berria sortzeko.
-
Ezagutza transferitzeko eta negozio-nitxo berriak sortzeko mekanismoak bultzatzea mugikortasun adimendunaren eta jasangarriaren esparruan, dauden negozioak dibertsifikatzeko eta enpresa-sare berriak eta enpleguak sortzeko.