Berdintasun plana

MUBILek Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean ekimenak sustatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu, Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean eragile garrantzitsu bilakatzeko helburuarekin.

Mubil sortze momentutik Gipuzkoako Foru Aldundiari atxiki zitzaion . Hori dela eta, genero berdintasunari dagokionez, besteak beste, 2/2015 FORU ARAUAk, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako, betebeharrak ezartzen dizkio. Horrela jasotzen da arauaren xedean:

“Foru arau honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak, baita Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoko gainerako entitateek ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako esparruan egin beharreko jarduerak arautzen dituzten printzipio orokorrak zehaztea, eta bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu nahiz bermatzeko neurri-sorta bat sustatzea, bereziki emakumeen autonomia sustatzeko, eta emakumeen egoera sozial, ekonomiko eta politikoa indartzeko, emakumeen aurkako bereizkeria mota guztiak ezabatuz eta emakumeen eskubideak benetan betetzeko orduan ageri diren oztopoak kenduz”.

Zehazkiago, arauaren III. Tituluak Genero ikuspegia Gipuzkoako foru aldundiaren jardueretan eta Gipuzkoako lurralde historikoko Foru Sektore Publikoko entitateen jardueretan integratzeko neurriak ezartzen ditu.

Bestalde, Mubil Fundazioaren Estatutuetan, 6. artikuluan, Jarduera eta funtzionamendu printzipioenean, Genero berdintasuna eta euskararen babesa jasotzen ditu. Eta 18. artikuluak, Fundazioaren zerbitzurako langileriari buruzkoak, honakoa jasotzen du:

“3. Fundazioko langileak, zuzendari-izaera duena barne, lan-zuzenbidearen arabera arautuko dira, bai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoko fundazioa den aldetik aplikatuko zaizkion arauen arabera ere, horien artean, aurrekontu-araudia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren foru-arauek ezartzen dutena barne”.

50 langiletik beherako erakundea bada ere, Real Decreto 902/2020, de 13 de octubre, de igualdad retributiva entre mujeres y hombres eta LO 10/2022, de 6 de septiembre, de garantía integral de la libertad sexual aintzat hartu dira ezarritako betebeharrei begira; eta Real Decreto 901/2020, de 13 de octubre, por el que se regulan los planes de igualdad y su registro langileen eta barne prozesuen analisirako markoak definitze aldera.

Testuinguru horretan, Mubil Fundazioak baditu genero berdintasunerako betebeharrak, eta horiek gauzatzeko Berdintasun Plana egiteko erabakia hartu zuen 2022an. Erabaki hori 2023an zehar gauzatu du Fundazioko langileen parte hartzearekin, eta landutako horrek Fundazioaren Patronatuaren onespena jaso du.

Deskargatu berdintasun plan osoa