MUBIL HUB, MUGIKORTASUN ADIMENDUNA ETA JASANGARRIA
Ikusi bideoa
Elkarrekin hurrunago iristen gara
MUBILek Euskadin mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean ekimenak sustatzen dituzten eragile publiko eta pribatuen ahaleginak biltzen ditu, Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimendun eta jasangarriaren alorrean eragile garrantzitsu bilakatzeko helburuarekin.
EKINTZA-ARDATZAK
Ikuspegi estrategiko batekin lan egiten dugu, MUBIL osatzen duten erakunde guztien gaitasunak indartzeko. Horretarako 5 ardatz nagusi ezarri ditugu.
Ekosistema punta-puntako azpiegitura teknologikoz hornitzen dugu, enpresek eta ikerketa-zentroek asmo handiko proiektuak garatu ahal izan ditzaten.
+ INFO
Sorkuntza sustatzen dugu eta enpresei beharrezko ezagutza transferitzen diegu mugikortasunaren paradigma berrian lehia daitezen.
+ INFO
Euskadin proba-eremu handi bat bultzatzen dugu, gure erakundeek garatutako soluzioak ingurune errealetan probatu ahal izateko.
MUBIL HUB, ZUBIETAN
MUBIL Center-ek Zubietan izango du egoitza 2024ko urtarriletik aurrera. Espazio hori partekatuko du mugikortasun adimendunarekin eta jasangarriarekin lotutako MUBIL Hub-eko beste proiektu batzuekin.
ALBISTE NABARMENAK
25.09.26
MUBIL Mobility Awards 2026 sariek Europako sei proiektu hautatu dituzte finalerako, inoiz baino parte-hartze handiagoa izan duen seigarren edizio honetan
Espainiako, Frantziako, Italiako eta Poloniako sei proiektu teknologiko lehiatuko dira MUBIL Mobility Awards 2026 sarietako finalean. Ekitaldia datorren urriaren 22an egingo da Donostian.
IRAKURRI ALBISTEA14.09.26
MUBILek garraioa eraldatzen ari diren joerak euskal ekosistemara hurbildu ditu
IAA Transportation 2026 azokan egindako misioaren bidez, zazpi enpresek ibilgailu astunen, digitalizazioaren, konektibitatearen eta adimen artifizialaren arloetako nazioarteko aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan dute.
IRAKURRI ALBISTEA13.07.26
ELEK BIDEA mugaz gaindiko proiektuaren batzorde teknikoan sartu da MUBIL, salgaien garraio astunaren deskarbonizazioa bultzatzeko
MUBILeko zuzendari nagusi César Gutiérrez ELEK BIDEA proiektuaren Batzorde Teknikoan izango da. Frantziaren eta Espainiaren arteko ekimen horrek mugaz gaindiko living lab bat sustatzen du, Akitania, Euskadi eta Nafarroa artean zero emisioko korridore logistikoen garapena bizkortzeko.
IRAKURRI ALBISTEA