null Mubil inaugura su sede de Tolosa y adjudica la redacción del proyecto de Eskuzaitzeta

16 / 02 / 2021
a

Gipuzkoako Mugikortasun Adimendun eta Iraunkorreko Zentroaren inaugurazioa otsailaren 24an izango da.

Mubilek Tolosako Usabal industrialdean hasiko du bere ibilbidea, Donostiako Eskuzaitzetan egoitza nagusia eraiki arte. Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartu du Eskuzaitzetako proiektua idazteko esleipena.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak adierazi duenez, bi albiste horiek "proiektuaren ibilbidean aurrera egindako bi urrats oso garrantzitsu dira"; izan ere, Mubil Etorkizuna Eraikiz foru programaren barruan jaio zen, eta Aldundia bultzatzen ari den "proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bat da". Era berean, eta Mendozaren hitzetan, Tolosako egoitzaren inaugurazioa "bultzada oso garrantzitsua da" proiektuarentzat.

2.300 metro koadro

Tolosan dagoen Elektromugikortasun Zentroaren behin-behineko egoitza 2.300 metro koadroko eraikina da, hiru solairutan banatuta. Beheko solairuan sarrera eta 90 metro koadroko 'showroom' bat daude, eta bertan "Mubilen zergatia, helburua, aparteko balioaren proposamena eta bilakaera" jasotzen dira.

Lehenengo solairuan (500 metro koadro) bulegoak, prestakuntza-gela eta laborategia erabiltzen duten enpresentzako gune bat daude. Azken hori bigarren solairuan dago, 1.400 metro karratu inguruko okupazioarekin. Energia biltegiratzeko laborategi aurreratua da, eta Cidetecek kudeatzen du.


Eskuzaitzetako behin betiko idazketa esleitu da

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak Mubilek Eskuzaitzetan (Donostia) izango duen egoitza nagusiari buruzko datuak ere eman ditu. Gobernu taldeak proiektuaren idazketaren esleipena onartu berri du. Idom enpresari adjudikatu zaio proiektua 352.715 eurotan, eta idazketarako bost hilabeteko epearekin.

Mubilek 10.000 metro koadroko eraikin bat izango du Gipuzkoako hiriburuan, Tolosan orain dauden instalazioak hartuko dituena, eta mugikortasun berriari buruzko bigarren laborategi bat ere izango duena: "Power train hidrogenoa".

Gainera, Eskuzaitzetan beste 40.000 metro koadro gordeko dituzte mugikortasun berriko agenteak erakartzeko eta esparru horretan erreferentziazko polo bat eraikitzeko.

Apustu bateratua

Mendozak proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du eta Gipuzkoa eta Euskadi "Mubilekin anbizio handikoak" izaten ari direla azpimarratu du. Gaineratu duenez, proiektu hau "herri gisa egiten ari garen apustua da", eta, aldi berean, Euskadi Next planean hala islatu dela adierazi du; plan horren arabera, Mubilek Europako funtsetatik 86,5 milioi euro lortzea espero du: "Baliabide horiek lortuz gero, Mubilen egiten ari garen inbertsioa 156 milioi eurokoa izango litzateke, gure lurraldearentzat garrantzi handiko apustua".

 

Leer más